Ertzetatik cover

Ipuinetan Paroles

Huntza

Album Ertzetatik

Paroles de Ipuinetan

Behin ba omen zen ahate txiki bat
desberdina denengandik,
ez zituena moko luze bat

ta bi hegal zabal, polit.
Zisne talde batek gonbit,
maitatu zuten gogotik,
haiekin dabil geroztik.
Bere burua onartu zuen,
ta ausardi horrengatik:
barrutik zisne bilakatzeak,
edertu zuen kanpotik

Murumendiko Mariren berri
konta beharrean nago
seme-alabak ez zituen nahi
bihurtu kristau esklabo.
Mari sutu zen zeharo
guztiek zioten klaro:
madarikatua dago!
Garbi zuenez, alde egin zuen
gure mundutik harago.
Lurrean daude ta infernuan baino
askoz deabru gehiago.

Baziren hiru txerritxo ausart etsaiaren gabeziak
aldaketan sinetsiak.
Elkarrekiko maitasun harek
egin zitun bereziak.
Badaude eta indarrez bota
ezin diren harresiak!

(Gracias a Belén por esta letra)